Bezeroak dituen beharren arabera egokitzen dugu irudia aurreinpresioko sailean, eta kalitatea bermatzeko aholkularitza zerbitzua daukagu. Tresneria aurreratuenekin lan egiten dugu bai MAC eta baita PC sistemetan ere eta gure sektorean gehien erabiltzen diren programekin, tipografiekin eta euskarri informatikoekin egiten dugu lan.
Inpresio lanez gain, konposizio eta maketazio zerbitzua ere eskuragarri daukagu Bidasoan. Bezeroaren beharren araberako zerbitzua eskaintzen dugu, guztia kalitate eta prezio onetan
Kalitate irizpideak bermatu ahal izateko IFRA erakundetik markatutako erakusleak jarraitzea da Bidasoaren asmoa eta gero eta argitalpen gehiagotan erabiltzen du ISO Newspaper araudia.